XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sukaldea Mazapanezko irudiak

Libra bat azukre, ta libra bat almendra.

Azukrea lengoetan bezela legorrtzeratu zutan, eta almendra zanpatua naztu.

Ondo ostutzian mai gañera uztu, ta eskuz, nai diran irudiak egin; (zakurr, aingira, arrai eta abar).

Amabi bat orrduan legorrtzen utzi, ta arrautz naztuakin igorrtzita, labe oso beroan erre, gorritzera egiten duten arte.

Gorringo turroya

Biarr dira: Libra t'errdi azukre; libra bat almendra, ta 12 arrautz-gorringo.

Mazapanarentzako bezelaxe, azukrea urr-pixkarekin irakiten legorrtzeratu, ta almendra zanpatu ori naztu, gero 12 gorringoak geitu, ta eragin gogotik, ondo-ondo naztua utzi arte.

Ostiz jantzitako zurezko kajara ustu, ta zanpatua euki ordu batzuetan.

ATXOXUKALDE.